lunes, 5 de mayo de 2014

KIROLAREN DESKRIBAPENA: 800 metroko probaren azterketa



Gure lanaren lehen zatia kirola beraren deskribapenean oinarrituko da. Honetan hasteko, ondorengo horri honetan 800 metroko probak dituen ezaugarriak aztertuko ditugu. Horretarako barne logikan zentratuko gara batez ere, nahiz eta beste egile batzuen arabera lasterketa hau nola sailakatuko genukeen ere aipatuko dugun.

800 metroko froga, parlebasen barne logikatik aztertuta.

Parlebasek kirolen oinarrizko sailapena egiteko hiru irizpide nagusi erabiltzen zituen. Banan banan azter ditzagun, gure kirolaren kasua erabiliz.


  • Espazioa da lehen irizpidea. 800eko froga mutur batean kokatuko genuke etxeko-basati eskalan. Izan ere, froga hau burutzen den eremua guztiz etxekotua, eta beraz ezaguna da (pistako atletismoko froga guztiak bezala). Hala ere, esan beharra dago, pistaren ezaugarriak nabarmenki aldatzen direla neguko denboralditik udakora. Nahiz eta horrek ez duen korrikalariengan batere zalantzarik eragiten (aldez aurretik pistaren ezaugarriak badakizkielako), ezberdintasunak azaltzea komeni da.
    • Pista estalia: Neguko denboraldian erabiltzen da. Pistak 200 metro ditu bira osoan, eta ondorioz lau bira burutu behar dira 800 metroko froga burutzeko. Pistaren bihurguneak peraltatuak izan ohi dira
    • Pista irekia: Udako denboraldian erabiltzen da. Bi buelta behar dira 800ekoa burutzeko, bira bakoitzak 400 metro ditu eta. Haizearen eragina ager daiteke, pista estalian ez bezala.


  • Arerioa: Zer pentsatu gehien eman digun parametroa da hau. Egia da 800 metroko proban lehen 100 metroak kale indibidualetan egiten direla. Kale indibidualetan egiten diren lasterketak (100-ko lasterketa kasu) ez dute lehiakideen arteko komunikazio eta kontrakomunikazio motorrik eragiten. Hau da, arerio baten jardunak ez du zertan ondokoaren portaeran eraginik izan. Baina 800m-ko proban azkenengo 700 metroak kale librean egiten dira. Kokapenak, bultzadek, posizio irabazteak... garrantzia hartzen dute orduan. Beraz, ausartzen gara esatera lasterketa honetan arerioaren presentzia existitzen dela. Kidetasun erlaziorik, aldiz, ez da agertzen.




Beraz, ikus daitekeen bezala, gure proba Parlebasen simplexaren behe-eskuin erpinean kokatuko genuke. Areriodun kirola, baina kide eta espazioak eragindako zalantzarik gabea.

miércoles, 30 de abril de 2014

KIROLAREN DESKRIBAPENA: 800 metroko proba, eskaera energetikoa eta probaren dimentsioak



Parlebasen barne logikaren arabera 800 metroko proba nola sailkatzen ikusi dugu. Baina honi beste sailkapen bat gehitzearren, eskaera energetikoa kontuan hartuta nola sailkatzen den argituko dugu.

Proba honen iraupena, goi mailan, 1:40-1:55 artean kokatzen da. Emakumezkoek berriz, 1:53-2:08 artean burutzen dute. Horregatik esan daiteke iraupen motzeko erresistentziaz ari garela. Iraupen hau duten esfortzu maximoetan, ekarpen energetikoa iturri ezberdinetatik egiten da. Hain zuzen, potentzia sistemen grafikoan ikus daitekeen moduan, bide glukolitiko aerobikoa gailentzen dela ikus daiteke. Ez askogatik, ordea, bide glukolitiko anerobikoa (azido laktikoaren sintesiarekin lotua) ere garrantzizkoa bai da iraupen hauetako esfortzutan. Gantzen metabolismoak oso partehartze eskasa edo nulua du.


Informazioa hau oso garrantzitsua da gure kirola analizatzeko orduan. Gure aldetik, nahiko harrigarria suertatu zaigu jakitea poba honetan bide aerobikoen ekarpena hain handia dela. Uste genuen probaren izaera guztiz anaeobikoa zela, eta dirudienez, ez da horrela.

Hortaz gain, kontuan hartu behar da kirolaren dimentsioak zeintzuk diren. Gure kasuan, bakarrik kirolariaren dimentsioak hartuko ditugu kontuan, azpitalde eta talderik ez dagoelako. Esan beharra dago dimentsio bakoitzari eman diogun garrantzia gure iritzi pertsonalean bakarrik dagoela oinarritua.


Azkenik, errendimendu eta emaitzaren arteko erlazioa oso altua da proba honetan. Batetik hamarrerako eskalan, bederatzikoa gure ustez

lunes, 31 de marzo de 2014

KIROLAREN TESTUINGURUA: 800m-ko probaren testuingurua

Barne logikaz hitzegin dugu aurreko sarrera batean. Orain, aldiz, gure probaren testuinguruaz mintzatuko gara. Bereziki suprajokoaz; hau da, nola antolatzen da urtean zehar, denboraldian zehar, proba honen lehia?

Lehenik esan behar da, 800 metroko proba atletismo barruan kokatzen den modalitate bat denez, bete proba guztiekin batera antzerako egutegian antolatzen dela.

Kontuan hartu behar den lehenengo parametroa, gure begitara ondorengoa da: lasterketan parte hartzen dutenek posizio bat (sailkapen bat) lortu nahian lehiatzen dira, edo marka edo denbora minimo bat lortzeagatik? Batetik bestera lasterketaren izarea asko aldatu daiteke.


  • Marka minimoa lortzera bideratua dauden lasteketak (errekorra egiteko, norbere marka hobetzeko, txapelketa baterako marka minimoa lortzeko ...) azkarragoak izan ohi dira, eta taktitoki ezberdinak. Batzuetan erbien erabilera ere egon daiteke: lasterketa erritmoa azkarragoa izan dadin taldetik azkar tiratzen duten korrikalariak. Ondorengo bideoa mota horretako lasterketa baten adibide garbia da, non David Rudisha keniarrak munduko errekorra ondu zuen.


  • Posizioak garrantzia duen lasterketetan (domina bat lortzeko, postukako sailkapena iarabazteko...) kokapenak garrantzi handiagoa hartzen du, lasterketa motelagoa izan ohi da, eta azken metroetan erabaki ohi da lasterketa. Adibide bezala ondorengo bideoa. Lasterketa taktikoa da, non soilik lehen bi posiziotan amaitzen dutenek lortzen duten sailkapena. Horregatik, denbora hona egitea bigarren plano batean geratzen da.




Gero ikusiko dugun bezala, lasterketaren ezaugarrien arabera, aldagai batek edo bestea izango da garrantzitsuagoa, analizatzen ari garen lasterketa motaren arabera (posiziozkoa edo markakoa dituko ditugu hemendik aurrera).

Lasterketaren helburuaz gain, urtean zehar bi denboraldi ezberdin bereizten direla aipatu behar dugu:


  • Neguko denboraldia: Pista estalian egiten dena, 200 metroko pistan. Neguan hasi eta otsailaren amaieraraino irauten du gutxi gora behera.
  • Udako denboraldia: Pista irekian egiten da, 400 metrokoa. Bietatik garrantzitsuena eta udaberritik uda amaierararte irauten du.
Hortaz gain, urtean zehar ematen diren txapelketa garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Kontuan hartu badirela txapelketa batzuk urtero urtero ematen direnak, eta beste batzuk ordea bi edo lau urtean behin:

  • Urteroko txapelketak: Maila internazionalean "dimaond league" eta "IAAF world challenge" bezalako txapelketak daude, zeintzuk urtean zehar ospatzen diren meeting ezberdinez osatuak dauden. Hortaz gain, txapelketa nazionalak daude, urtero urtero estatu guztietan osaptzen direnak. Guzti hauei batu behar zaizkie sari nagusiak, meeting garrantzitsuak, eta liga nazionalak.

  • Aldizkako txapelketak: Munduko txapelketak (bai pista estali, bai pista irekikoak) bi urtean behin ospatzen dira. Baita europako txapelketak ere. Txapelketa famatuena, olimpir jokoen baitan ematen dena, lau urtean behin ospatzen da. Azkenik, badaude lau urtean ospatzen diren beste txapelketa garrantzitsu batzuk ere, Mediterranear jokoak adibidez. Ondorengo taulan azken lau urtean ospatu diren txapelketak zerrendatu ditugu, nola antolatzen diren hobeto ulertzeko. Bide batez, txapelketa bakoitzera sailkatzeko beharrezkoak diren gutxieneko markak ("minima" bezala ezagutuak) batu ditugu, gizonezko eta emakumezkoentzat

Gure lanean maila altuko lasterketa ugari aztertuko ditugu, txapelketa hauen baitan ematen direnak. Informazio gehiago nahi duenarentzat, ondorengo web horrialdeetan egutegi eta txapelketa ezberdinei buruzko datuak daude:

http://www.gafatletismo.com/antcatalogo.asp?nombre=4720&nodo=&hoja=0&sesion=1

http://www.diamondleague.com/Event-Calendar/

sábado, 29 de marzo de 2014

KIROLAREN TESTUINGURUA: Kevin Lopez atletaren analisia

Gure lanean Kevin Lopez atleta espainiarraren lasterketak analizatuko ditugu. Atleta hau Espainia mailan iraupen probetarako izan den etorkizuneko esperantza handienetako izan da, eta gaur egun munduko lehen mailan lehiatzen da. 800 metroko proban espezializatu zen gaztetatik.Oso gaztea izan arren, palamares izugarria duela esan behar dugu. Ondorengo fitxan berari buruzko datu gehiago batu ditugu:


Ikusten den bezala, 800 metroko atleta izateko nahiko txikia da estaturan. Amaiera eta sprint azkarra dauzka, eta hori bere 100 metroko marka honarekin arrazoitu daiteke. Oso marka onak dauzka 400 metrotan, eta baita 1500 eta 3000 metro bezalako distantzia luzeagotan.

Palmaresa:
-Espainiako pista irekiko txapelduna 2010, 2011 eta 2013an.
-Espainiako pista estaliko txapelduna 2012, 2013 eta 2014an.
-2012ko londreseko JJOO-tan partehartzea.
-2011 Europako pista estaliko txapelketan brontzezko domina.
-2013 Europako pista estaliko txapelketan zilarrezko domina.
-Espainiako errekor absolutua 800m-ko proban, 1:43.74ko denborarekin.

Hau da Kevin Lopezek bere markan azken urtetan 800 metroko markan izan duen progresioa (segundutan adierazita dago marka). 2012. urtea errekorraena izan zen, eta geroztik ez du bere marka ondu.


Azkenik, berari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, orain urtebete Kevini egindako entrevista baten bideoa gehitzen dugu.






jueves, 27 de marzo de 2014

KIROLAREN TESTUINGURUA: Aztertuko ditugun lasterketak.

Interesa duenarentzat,aztertuko ditugun Kevin Lopezen lasterketa guztien bideoak eskeintzen dizkizuegu urrengo sarreran.

ESPAINIAR TXAPELKETAKO BIDEOAK

cto España indoor 2012-final
cto España indoor 2013-final
cto España indoor 2014-semifinal (1:13:30)
cto España indoor 2014-finala (2:14:11)
cto España outdoor 2011-final
cto España outdoor 2013-final



MUNDUKO TXAPELKETAKO BIDEOAK


Mundial outdoor 2011 daegu -round 1
Mundial outdoor Daegu 2011 -semifinal
JJOO London 2012- round 1
JJOO London 2012 -semifinal
Mundial outdoor moscu 2013-semifinal
Sopot europe 2014 indoor-semifinal


EUROPAR TXAPELKETAKO BIDEOAK

Barcelone europe outdoor 2010 semifinal
Barcelona europe 2010 outdoor final
Paris europe indoor 2011 semifinal
Paris Europe indoor 2011 final
Helsinki Europe outdoor 2012 semifinal
semifinal goteborg 2013 indoor
Gotebor Europa 2013 indor-final

BESTE PROBA BATZUK

miércoles, 26 de marzo de 2014

KIROLAREN TESTUINGURUA: Webgune interesgarriak

Ondorengo sarreran, interneten 800 metroko probari eta atletismoari buruzko webgune interesgarriak azalduko dira.

WEBGUNE OFIZIALAK:


  • IAAF-eko webgunea: Federazio internazionalak eskeintzen duen webgune interesgarria. Bertan azken uneko notiziak aurki daitezke. Atleta garrantzitsuenen fitxak eta azken urtetako proba eta txapelketa garrantzitsu guztien emaitzak ere bai. Multimedia arloan, txapelketetako argazki eta bideo ugaru bisitatu daitezke.
                   http://www.iaaf.org/home
  • Espainiar federazioko webgunea: Aurrekoaren zerbitzu berdinak eskeintzen ditu, baina estatu mailako txapelketekin. Bideoen atala eta atleten fitxen atala bereziki interesgarriak dira.
                   http://www.rfea.es/

  • Tokian tokiko federazioen webguneak: Ez dira aurrekoak bezain indartsuak. Txapelketen emaitzak, egutegia eta ranking historikoak ikusteko baliagarriak dira. Euskadiko eta Gipuzkoako webguneen orrialdeak dira, gure ustez, osoenak.
                   http://www.fvaeaf.org/index.php/es/

                   http://www.gafatletismo.com/default.asp
  • Diamond leagueko webgunea: Urteko proba garrantzitsuenak batzen dituen ligaren webgunea. Emaitzak eta egutegia bisitatzeko leku egokia da. Baina, tamalez, ezin dira probetako bideo osoak ikusi.
                  http://www.diamondleague.com/en/Home/

BIDEO ITURRIAK


  • Teledeporte: Nazio mailako txapelketen bideoak ikusteko aukera hona ematen du.
                http://www.rtve.es/tve/b/teledeporte/
  • Watch athletics: Ingelesezko web gune oso interesgarria. Mundu mailako txapelketa garrantzitsuenen bideoak eskaintzeaz gain, estatu batuetako nazio mailako bideoak ere aurkitu daitezke.
                http://www.watchathletics.com/
  • USA track and field: Estatu batuetako lasterketak ikusteko web gunea. Urteka sailkatuta, bideoa asko eta asko ikus daitezke.
  • Acicas run: Mexikoko atletismo lasterketak ikusteko webgune interesgarria.

BESTE BATZUK

  • El atleta: Paris kirol elkarteak sortutako webgunea, non atletismoaren inguruko informazio anitza lortu daitekeen. Bereziki famatua da bere foroengatik.
                http://www.elatleta.com/
  • World track: Atletismoari buruzko berriak eta bideoak biltzen dituen mundu mailako webgune ez-ofiziala.
               http://world-track.org/

martes, 18 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Urrats frekuentzia eta anplitudearen inguruan egindako ikerketak.

Bilaketa bibliografikoan atentzioa deitu diguten pare bat artikulu aurkitu ditugu, urratsaren neurketa lasterketen analisirako erabili dutenak. Erabiltzen diren paramatreak, lasterketan zehar korrikalariek eramaten duten urrats anplitude eta maiztasuna dira. Bi datu hauekin batera, korrikalarien erritmoa ere neurtzen zuten. Erritmoaz hitz-egitean, korrikalariak momentu bakoitzean daraman abiaduraz ari gara.

Tamalez, ikerketa biek soilik 400 metroko lasterketak aztertu zituzten. Nahiz eta gure probarekin bat etorri, ikerketa honetatik ateratako informazio asko erabilgarria suerta dakiguke.

Nola neurtzen zuten lasterkari batek eramaten duen maiztasun, anplitude eta abiadura? Bideo erabiliz egiten zuten. Lasterketa 50 metroko 8 frakziotan banatu, eta frakzio bakoitzean emandako pausu kopurua zenbatuta, partzial bakoitzeko maiztasun eta abiadura kalkulatzen zuten. 50 metro bakoitzeko denbora neurtuz partzial bakoitzeko erritmoa ere neurtzen zuten.


Datu hauetatik habiatuta ondorengo grafikoak atera zituzten, lasterketan zehar erritmoak, anplituak eta maiztasunak izan duen bilakaera adierazten duena.

1.        Irudia: Erritmoaren bilakaera lasterketan zehar.(Gajer et al., 2007)
2 Irudia: Anplitudearen bilakaera lasterketan zehat (Gajer et al., 2007)




3 Irudia: Maiztasunaren bilakaera lasterketan zehar. (Gajer et al., 2007)

Irudietan ikuesten denez, erregional mailako (berdez), nazio mailako (morez) eta maila internazionaleko (urdinez) atleten datuak alderatu ziren. Oso ondorio interesgarriak lortuz.
Datu haetatik habiatuta, balio handiko beste aldagai batzuk ere lortu ziren: Hala nola, lortutako abiadura maximoa, azken metroetako abiaduraren jeitsiera, frekuentzia, anplitude eta abiadura gorenak zein puntutan lortu diren …

4 irudia: Irudi honetan abiadura, maiztasun eta anplitude maximoak lasterketaren zein puntutan lortzen diren adierazten da, 100 eta 400 metroko probetan.

Datu guzti hauetatik oso ondorio interesgarriak lortu ziren. Batzuk aipatuko ditugu:
·        Elite mailako kirolariek azken metroetan abiadura beherakada nabarmenagoa pairatzen dute.
·         Elite mailako kirolariak besteengandik ezberdintzen dituzten parametro garrantzitsuenetako bat urrats anplitude handiagoa izatea da.
·         Abiadura maximo handiagoa da elite mailako lasterkariak ezberdintzen dituen beste aldagai bat.
·         Abiadura galera maiztasuna gutxitzeagatik, baina bereziki anplitudea laburtzeagatik ematen da atleta guztiengan.
Hau gutxi balitz, ikerketek lortutako datuetatik ondorio praktikoak ateratzen dituzte, eta entrenamendurako aholkuak eman:
·         400 metroko korrikalari honenek 200 metroko marka on bat entrenatzea beharrezkoa dute, abiadura maximo onargarri bat garatzeko.
·         Indar maximoa garrantzitsua da, urrats anplitude egoki bat garatzeko.
·         Psikologikoki prestatuak egon behar dira, estrategian gehiago arriskatzeko.
·         Pausuaren anplitude gutxitzeko, nekepean egiten den entrenamendu teknikoa beharrezkoa da.
Argi eta garbi, parametro hauek 800 metroko probarako erabilgarriak iruditzen zaizkigu, nahiz eta interpretazio ezberdina izango den. Gainera, aurreragoko sarrera batean ikusiko dugun bezala,  gure tresna propioak ere erabil ditzakegu maiztasun eta anplitudea neurtzeko (polar azelerometroa).

sábado, 15 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Posizio partzialen inguruan egindako azterketak.

Lasterketen analisia egiteko distantzia partzialetan korrikalariak daukaten posizio partziala analizatzea  informazio iturri interesgarria izan daiteke.

Parametro hau bereziki aplikagarria da txapelketa garrantzitsuetako kalifikazio lasterketei begira. Hau da, finalaren aurretik ematen deiren lasterketak, non posizioaren arabera hurrengo lasterketa korritzeko edo zuzenean eliminatuak izateko arriskua dugun. Beste era batera esanda, lasterketa hauetan bukaerako sailkapeneko posizioa (Lehenengo, bigarren hirugarren …), denbora baino garrantzitsuagoa da. Horregatik, lasterketa hauetan taktikak garrantzi handia hartzen du, eta kokapenak.

800 metroko lasterketen kasuan, final laurdeneko lasterketetan lehen hiru atletak sailkatzen dira zuzenean semifinaletarako. Semifinaletan, soilik lehen bi posizioetan sailkatzen diren atletak sailkatzen ziren zuzenean finalerako.

Gauzak horrela, ikerketa batean 800 metroko lasterketan zehar, distantzia partzialetan korrikalari bakoitzak zeraman posizioa neurtu zen. Hau da, 400 metro eta 600 metrotan bakoitzak zeukan posizioa. Hau 2012-ko Joko Olinpikoetako kalifikazio lasterketa guztietan egin zen.


Ondorioa hau izan zen: 400 metrotan eta 600 metrotan kalifikazio posiziotan pasatzen diren horiek amaieran sailkatzeko aukera gehiago dituzte. Bestalde, azkeneko posiziotan pasatzen direnek (7. Edo 8.), ez dute sailkatzeko batere aukerarik izaten. Hori ondorengo taulan ikus daiteke.



Kalifikatzeko probabilitatea 400 eta 600 metroko posizio partzialetan atletak daukan posizio partzialaren arabera.
Guzti honetatik, atletentzako aplikazio praktiko eta aholku batzuk ondorioztatu zituzten ikerlariek:

  • Posizioaz gain, sailkatzeko probabilitate gehiago dituzte marka pertsonal hoberena daukaten atletek.

·         
  •    Oso garrantzitsua da lasterketako 400 eta bereziki 600 metroko distantzian jadanik kalifikazio posizioa baten egotea (1., 2. Edo 3.), sailkatzeko probabilitate askoz gehiago izango ditugulako.


Guk ere gure atletek kalifikazio lasterketa ezberdinetan distantzia partzialetan izan zituzten posizioak batuko ditugu. Gero hauek sailkatu ziren edo ez ikusita, aholku parktikoak egiteko erabiliko ditugu.

Bibliografia:

Renfree., a.; Mytton, G.J.; Skorski, S. & Gibson, A: (2013). Tactical Considerations in the Middle Distance Running Events at the 2012 Olympic Games. Human kinetics.25(6)

Artikuluaren link-a:


miércoles, 12 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Erritmo partzialen inguruan egindako azterketak.

Aurreko sarreran posizio partzialek 800 metroko lasterketan duten garrantzia ikusi dugu. Beste ikerketa batzuk ordea, erritmo partzialak lasterketan zein eragin duen aztertzen dute.

800 metroko proban, 100 metro bakoitzeko denborak neurtzen baditugu, lasterkariak eraman duen bataz besteko abiadura jakin ahal izango dugu (erritmoa). Aldagai hau, oso interesgarria da aztertzeko.


Berriz ere, aldagai hau kontuan hartzerakoan, zein lasterketa mota aztertzen ari garen kontuan hartzea garrantzitsua da:

  •          Munduko errekorra edo marka honena bilatzen duten lasterketak: Lasterketa hauetan, postuak baino, kronometroak markatzen duen denbora begiratzen du lasterkariak. Horregatik, aurkarien posizioaz ez gara normalean hainbeste kezkatzen, eta lasterketa ahal bezain azkarren egitean kontzentratzen gara. Erritmoaren bariabilitatea txikiagoa da. Gainera, lasterketaren lehen erdia bigarrena baino azkarragoa izan ohi da. Beheko irudian ikus daiteke munduko errekorrak lortu diren karreretan erritmoa nola aldatu den lehen itzulitik bigarrenera. Aztertu ziren lasterketa guztietatik (26), soilik bitan izan zen bigarren itzulia lehena baino azkarragoa.(Tucker, Lambert, & Noakes, 2006).


1 Irudia: Erritmo partzialaren bilakaera lehenengo 400 metrotatik bigarren 400 metroetara, munduko errekorra lortu den 800 metroko lasterketetan (Tucker et al., 2006)


  •        Postua bilatzen den lasterketa: Domina bat edo sailkatze postu bat jokoan dagoenean, denborak garrantzia galtzen du, eta postua da garrantzitsuena. Horrelakoetan, beraz, aurkarien posizioaz gehiago kezkatzen gara, eta lasterketa ez da horren azkarra izaten. Erritmoaren bariabilitatea askoz handiagoa da. Gainera, bukaeran erritmoaren gorakada bat gertatzea da normalena. Oso posible da lasterketaren bigarren zatia lehena baino azkarragoa izatea.

Beijing-eko olinpiadetan egindako ikerketa batean, 800 metroko finalistek eramandako erritmoa 100 metroko neurtu zen. Grafiko batean datu hauek 800 metroko munduko errekorra egiteko eramandako erritmoarekin konparatzean (2 irudia) , ezberdintasun handiak daudela ikusten da. Munduko errekorra betetzean erritmoa oso konstantea izan zen, eta progresiboki jeisten joan zela ikusten da. Finalaren kasuan ordea, erritmoa baxuagoan hasi zen, lasterketan zehar aldakorragoa izan zen, eta bukaeran sprint azkar bat eman zen.(Thiel, Foster, Banzer, & De Koning, 2012).

2 Irudia: Beijingeko 800 metroko lasterketan atletek eramandoako erritmo patroia, munduko errekorra betetzeko erabilitako erritmo patroiarekin alderatuta (Thiel et al., 2012)


Guk aldagai hau erabiliko dugu Kevin Lopezen lasterketak analizatzeko. Munduko txapelketako lasterketa guztietan federazioak atleta bakoitzaren 100 metroko denbora partzialak neurtzen ditu. Informazio hau IAAF-ren web gunean lortu daiteke:


 Beste guztietan, kronometratu egingo ditugu lasterketak. Hau ez da horren zehatza, baina denborak lortzeko dugun modu bakarra da.

Ondoren erritmoak aurreko grafikoa bezalako irudietan jarriko ditugu, beraien artean konparatzeko. Arrakasta gehien lortu duen lasterketetan zein erritmo estrategia eraman izan duen argitzen saiatuko gara. Alderantziz, arrakasta gutxien izan den lasterketetan, errtimo estrategia okerrak ere identifikatzen saiatuko gara. Hortaz gain, beste aldagai batzuk har daitezke kontuan:

  •       Erritmoaren bataz besteko aldakortasuna.
  •       Lasterketaren lehen erdia eta bigarren erdiaren arteko konparazioa erritmoan.
  •    Datu hauek, arrakastatsuak, ez hain arrakastatsuak eta txarrak izan diren taldetan banatu,   kointzidentziarik dagoen ikusteko.



Bibliografia:









martes, 4 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Guk erabiliko ditugun errendimendu adierazleak.

Adierazleei buruz egindako hainbat ikerketari buruz aritu ostean, guk geure lanerako zein adierazle baliatuko ditugun esplikatuko dugu. Nola neurtuko ditugun ere bai azalduko dugu:

1- POSIZIO PARTZIALAK:
Kevin Lopezek lasterketetan eraman dituen posizio partzialak aztertuko ditugu. Hau da, 400 metro eta 600 metroko distantzia partzialetan zein posizio zeraman ikusiko dugu. Gero datu hauek bukaerako sailkapen postuarekin erlazionatuko ditugu.

Aldagai hau neurtzea oso erraza da.Horretarako lasterketen bideoak ikustea nahikoa izango dugu. 400 metroko eta 600 metroko puntuetan zein posizio daukan ikustearekin nahikoa da.

2- ERRITMO PARTZIALAK:
Kevin Lopezen lasterketetan, 100 metro bakoitzeko atletak eraman duen bataz besteko erritmoa neurtuko dugu. Modu horretan, lasterketan zehar eraman duen erritmoaren aldakuntzak jakin ditzakegu. Baita bukaerako sprintaren abiadura zein izan den, edo lasterketen patroia beste guztien berdina den edo ez den.

Horretarako bideo analisia egingo dugu. Kronometro manual bat erabiliz 100 metro bakoitzeko denbora kalkulatuko dugu. Gero denbora hauek bataz besteko abiadura kalkulatzeko erabili daitezke, datuak metro/segundo neurrira bihurtuz.

Esan behar da teknika hau ez dela horren zehatza. Seguruenik akatsak izango dira, bideoen kalitatea baxua delako batzuetan. Gainera, errealizazio kontuak direla eta, 100 metroko partzial batzuk neurtzea oso zaila suertatzen da.

3- URRATSAREN ANPLITUDEA ETA MAIZTASUNA:

Ezin dugu Kevin Lopezen urratsaren maiztasun eta anplitude daturik lortu. Bere lasterketen bidoaek ez dute horretarako aukerarik ematen, beste ikerketa batzuetan egin den bezala.

Horren ordez, parametro hau euskal mailako beste atleta batekin neurtzeko asmoa dugu, eta tresna ezberdin bat erabiliz.

Tresna hau Polar markako azelerometroa da. Tresna hau dispositibo txiki bat atletaren oinean kokatuz erbiltzen da. Oineko azelerometroak datuak jaso eta gero hauek ordenagailura transferitu daitezke. Bertan maistazunaren garapena era grafikoan behatu daiteke.
Azelerometroa

Azlerometroak eskaintzen duen maiztasunaren grafikoa.


Atletaren lasterketan azelerometroa txertatu eta datuak interpretatzeko aukera izango dugu. Brere maiztasun eta anplitude datuak elite mailako kirolarienarekin alderatuz. Bere parametroen bilakaera neke agertu ahala ere aztertu dezakegu.

lunes, 3 de marzo de 2014

EMAITZAK: Erritmo partzialen azterketaren txostena.

Esan bezala, Kevin Lopezen 22 lasterketatan 100 metro bakoitzeko eraman zuen batazbesteko erritmoa neurtu genuen. Honek dira atera ditugun ondorio nagusiak.


Asteko,beheko irudian ikusten denez, esan beharra dago lasterketa guztiak batera behatuta, ez dugula erritmo patroi komun bat bilatu. Maila ezberdineko lasterketak direlako (batzuk internazionalak eta besteak nazionalak)  eta egoera ezberdinei erantzuten dietenak (semifinalak, finalak, erbiarekin egindako lasterketak…) uste dugu patroi berdineko karrerak ikustea zaila dela. Irudian ere Rudishak lortutako munduko errekorraren erritmo patroia ere sartu dugu gorriz. Baina ez digu ezer argitzen. Hori bai, aipatzekoa lasterketa gehienetan azken 100 metroetan erritmoaren gorakada bat ikusten dela. Datu honek, ordea, ez du ezer berezirik erakusten, lasterkari guztiengan normala delako.

1 irudia

Baina espainiako errekorra lortu zueneko lasterketa banaka Rudisharen munduko errekorrarekin alderatzen badugu, argi eta garbi antzerako patroia jarraitzen dutela ikusten da. Patroi hau nahiko erritmo altuan astea da, gero progresiboki (baina ez drastikoki) txikitzen joango delarik. (2 irudia). Are gehiago lasterketa 400 metroko bi partzialetan banatzen badugu grafikoa, ikusiko dugu nola bietan lasterketaren lehen 400 metroak bigarrenak baino askoz azkarragoak diren (3 irudia). Munduko errekorren inguruan egindako ikerketek ere, patroi hau dela erabiliena diote.

2 irudia

3 irudia

Bestalde, Kevin Lopezek egindako lasterketak bi kategoriatan sailkatu ditugu: Arrakastatsuak eta ez arrakastatsuak. Arrakastatsuak dira irabazi dituen finalak (adibidez), eta kontrakoa sailkapena lortu ez dituenak edo denbora txarrak. Ikus daitekeen bezala lasterketa arrakastatsuetan azken 100 metro azkarragoak egiteko ohitura izan du Kevin Lopezek (4 irudia). Gainera, azkenaurreko partzialarekiko erritmo igoera egin duen lasterketetan arrakasta izan du askotan. Baina azkenaurreko partzialarekiko erritmoa jeitsi duen horietan, aldiz, porrot egin du askotan ( 5 irudia). Horrek Kevin Lopezi buruz askotan esaten dena baieztatzen du: Bukaera azkarra dauka.

4 irudia

5 Irudia
Bukatzeko, lasterketak bi multzotan sailkatu ditugu: Podium postutan amaitutako karrerak edo sailkapena lortutakoak batetik. Sailkatu ez den karrerak edo lasterketa txarrak bestetik. Aldagai ezberdinak aztertu ditugu bi taldetan, eta ondorengoak dira emaitzak (6 irudia):

  • Azken 100 metroak azkarragoak dira lasterketa arrakastatsuetan, bataz beste. Horrek berriz ere Kevinen sprinterako gaitasun hona azpimarratzen du.

  •  Arrakasta izan duen lasterketetan, bataz beste erritmoa aldakorragoa izan dela ikusten dugu. Horrek adierazten digu Kevinek lazterketa zoro eta taktikoetan ondo moldatzeko gaitasuna duela, erritmo aldaketak ondo jasaten dituelarik.

  •  Arrakastadun lasterketetan bataz besteko abiadura, eta ondorioz marka hobeak dira. Emaitza hau logikoa da eta ez du zer esateko handirik. Baina hala ere ezberdintasunak oso txikiak direla esan behar da. Horrek pentsarazten digu, arrakasta lortzearen eta ez lortzearen gako bakarra ez dela denbora; estrategia eta azken sprint on bat egitea ere garrantzitsuak dira.














domingo, 2 de marzo de 2014

EMAITZAK: Posizio partzialen azterketaren txostena.

Kevin Lopezen 22 lasterketa aztertu ditugu 2010. eta 2014. urteen bitartean; 11 kalifikazio lasterketak dira, eta beste erdia, finalak (8) eta bilerak (3). Hauek dira, taula baten laburtuta, lortu ditugun datuak. Posizio bakoitzean zenbat aldiz pasa den adierazten du, 400 eta 600 metrotako distantzia partzialetan.

1 taula
Kalifikazio lasterketak aztertuko ditugu, non posizioaren arabera sailkatzen zaren hurrengo korrikaldirako. Beraz, semifinalak eta final laurdenak ditugu aztergai. Posizioa denbora baino garrantzitsuagoa denez, taktika eta kokapenek papera ezinbestekoa dute.

Neurtu ditugun distantzia partzialak 400m eta 600m dira, ea zein posiziotan igarotzen dituen eta zein postutan amaitu duen lasterketa, beraz, sailkatu den ala ez.

Esan bezala, sailkapen lasterketak 11 dira, horietatik 6tan sailkatu egiten da eta 5etan berriz, ez.

1 Irudia
Sailkatzea lortu ez zuen lasterketetan, %80an ez zen klasifikazio posizioetan igaro ez 400 metrotan ezta 600 metrotan ere. Partzialetan hurrengo lasterketarako txartela lortuta igaro zuen lasterketa bakarra, 3.a amaitu zuena.

2 irudia

Sailkapena 6 lasterketetan lortu zuen, eta datu interesgarriak atera ditugu, ulertu ezin direnak korrikalariaren ezaugarriak ezagutu gabe. 400m-an kalifikazio posiziotan (lehen edo bigarren) %50an igaro zen, eta 600m-an %83´3an.



3 irudia
Kevin Lopezen korrikaldietako ezaugarri bat da sprint oso potentea duela. Aztertu ditugun lasterketetan irteera azkarra dauka, eta ondoren erritmoa jaitsi arren amaiera azkarra dauka, beraz postuak errekuperatzeko gai da.
400 eta 600metrotan zein postuetan igaro den plasmatzen digute ondorengo bi grafikek, eta zein izan den sailkapen portzentaia.


4 irudia
5 irudia
Bi grafika hauetatik ondoriozta genezake korrikalariaren lehenengo 400 metroak ez direla horren adierazgarriak 600 metroetatik pasatzen den posizioarekin alderaturik. Hau da, lehenengo partzialean gai da atzean joanda ere klasifikatzeko. Hala eta guztiz ere, klasifikazio portzentai handienak daude lehenengo postuetan. 600 metroetan aurrean badoa ehuneko handi batean klasifikatu egiten da duen amaierako sprintari esker.

viernes, 31 de enero de 2014

EMAITZAK: Oharra.

Gure asmoa hasiera baten hiru errendimendu adierazle erabiliz analisia egitea zen. Ikusten duzuen bezala, erritmo eta posizio partzialen analisia egin dugu. Urratsaren anplitude eta maiztasun adierazlea ordea, ezin izango dugu analizatu.

Atletismoko denboraldiko lasterketak hastear dira, baina oraindik ezin izan dugu 800 metroko proba bakar batera joaterik izan, datuak jasotzeko. Lehiaz kanpo atleta baten urrats parametroak neurtzea otu zitzaigun gero, baina entrenamendu egutegiak ez digu horretarako aukerarik utzi.

Beraz, urratsaren paramateroen analisiari dagokion zatia beranduagorako utzi beharko dugu.

lunes, 16 de diciembre de 2013

ONDORIOAK

Txostenak aztertuta, Kevin Lopezentzat aplikagarriak izan daitezkeen ondorengo ondorio praktikoetara iritsi gara. Espero dugu aprobetxagarriak izatea.

  • Ez dago erritmo patroi zehatzik. Kevin Lopezek lasterketa motaren arabera zein komeni zaion erabaki behar du.
  • Errekorra edo marka pertsonala lortzekotan, errekorrak hausteko erritmo estrategia erabiltzea da gomendagarriena. Hau da, lasterketa abiadura altuan hasi eta ahalik eta denbora gehienean erritmoa mantentzen saiatzea, gutxinaka txikitu arren.
  • Kevin Lopezek bukaera azkarra dauka. Beraz, lasterketa gehiegi azkartzea ere ez zaio komeni, postu on bategatik borrokan ari denean. Azken 100 metrotara sprintatzeko aukerarekin iristea interesgarria da Kevinentzat, arerio gehienen aurrean.
  • Nahiz eta Espainia mailako txapelketatan areriorik ez duen. Mundu mailako txapelketetan berea baino marka hobea duten jendearekin lehiatu behar izaten da. Lasterketa hauetan batazbesteko erritmo motelagoa eta bukaera azkarragoa duten lasterketak izatea komeni zaiola esatera ausartzen gara. Horregatik, lasterketa hauetan bere esku dagoena egin behar du hasierako metroetan erritmo altuegia izan ez dadin (ez tiratuz, adibidez).
  • Kevin Lopezi hobeto ematen zaizkio erritmo aldaketa asko dituzten lasterketa teknikoak, erritmo konstanteagoan egiten diren lasterketak baino.
  • Gure erritmoaren ikerketak bi hutsune oso handi dituela uste dugu: a)Karrera kopuru mugatua analizatzea.b)Denborak hartzerakoan zehaztasun falta.
  • Kalifikazio lasterketetan, 400 metrotarako eta bereziko 600 metrotarako posizio on batean pasatzea gomendatzen diogu Kevini. Atzerago pasatzen denean, sailkatzeko dituen aukerak asko gutxitzen dira.
  • Postu txar batean pasatu arren , posizioak errekuperatzeko gaitasuna badauka bere sprint azkarrari esker. Gaitasun hau mantentzea gomendatzen diogu. Izan ere, zaila da lasterketa guztietan posizio on bat mantentzea denbora guztian.
  • 400 metrotara aurren pasatzea ez da horren garrantzitsua. Bina 600 metrotarako posizo honaren garrantzia askoz handiagoa da.