martes, 4 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Guk erabiliko ditugun errendimendu adierazleak.

Adierazleei buruz egindako hainbat ikerketari buruz aritu ostean, guk geure lanerako zein adierazle baliatuko ditugun esplikatuko dugu. Nola neurtuko ditugun ere bai azalduko dugu:

1- POSIZIO PARTZIALAK:
Kevin Lopezek lasterketetan eraman dituen posizio partzialak aztertuko ditugu. Hau da, 400 metro eta 600 metroko distantzia partzialetan zein posizio zeraman ikusiko dugu. Gero datu hauek bukaerako sailkapen postuarekin erlazionatuko ditugu.

Aldagai hau neurtzea oso erraza da.Horretarako lasterketen bideoak ikustea nahikoa izango dugu. 400 metroko eta 600 metroko puntuetan zein posizio daukan ikustearekin nahikoa da.

2- ERRITMO PARTZIALAK:
Kevin Lopezen lasterketetan, 100 metro bakoitzeko atletak eraman duen bataz besteko erritmoa neurtuko dugu. Modu horretan, lasterketan zehar eraman duen erritmoaren aldakuntzak jakin ditzakegu. Baita bukaerako sprintaren abiadura zein izan den, edo lasterketen patroia beste guztien berdina den edo ez den.

Horretarako bideo analisia egingo dugu. Kronometro manual bat erabiliz 100 metro bakoitzeko denbora kalkulatuko dugu. Gero denbora hauek bataz besteko abiadura kalkulatzeko erabili daitezke, datuak metro/segundo neurrira bihurtuz.

Esan behar da teknika hau ez dela horren zehatza. Seguruenik akatsak izango dira, bideoen kalitatea baxua delako batzuetan. Gainera, errealizazio kontuak direla eta, 100 metroko partzial batzuk neurtzea oso zaila suertatzen da.

3- URRATSAREN ANPLITUDEA ETA MAIZTASUNA:

Ezin dugu Kevin Lopezen urratsaren maiztasun eta anplitude daturik lortu. Bere lasterketen bidoaek ez dute horretarako aukerarik ematen, beste ikerketa batzuetan egin den bezala.

Horren ordez, parametro hau euskal mailako beste atleta batekin neurtzeko asmoa dugu, eta tresna ezberdin bat erabiliz.

Tresna hau Polar markako azelerometroa da. Tresna hau dispositibo txiki bat atletaren oinean kokatuz erbiltzen da. Oineko azelerometroak datuak jaso eta gero hauek ordenagailura transferitu daitezke. Bertan maistazunaren garapena era grafikoan behatu daiteke.
Azelerometroa

Azlerometroak eskaintzen duen maiztasunaren grafikoa.


Atletaren lasterketan azelerometroa txertatu eta datuak interpretatzeko aukera izango dugu. Brere maiztasun eta anplitude datuak elite mailako kirolarienarekin alderatuz. Bere parametroen bilakaera neke agertu ahala ere aztertu dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario