miércoles, 12 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Erritmo partzialen inguruan egindako azterketak.

Aurreko sarreran posizio partzialek 800 metroko lasterketan duten garrantzia ikusi dugu. Beste ikerketa batzuk ordea, erritmo partzialak lasterketan zein eragin duen aztertzen dute.

800 metroko proban, 100 metro bakoitzeko denborak neurtzen baditugu, lasterkariak eraman duen bataz besteko abiadura jakin ahal izango dugu (erritmoa). Aldagai hau, oso interesgarria da aztertzeko.


Berriz ere, aldagai hau kontuan hartzerakoan, zein lasterketa mota aztertzen ari garen kontuan hartzea garrantzitsua da:

  •          Munduko errekorra edo marka honena bilatzen duten lasterketak: Lasterketa hauetan, postuak baino, kronometroak markatzen duen denbora begiratzen du lasterkariak. Horregatik, aurkarien posizioaz ez gara normalean hainbeste kezkatzen, eta lasterketa ahal bezain azkarren egitean kontzentratzen gara. Erritmoaren bariabilitatea txikiagoa da. Gainera, lasterketaren lehen erdia bigarrena baino azkarragoa izan ohi da. Beheko irudian ikus daiteke munduko errekorrak lortu diren karreretan erritmoa nola aldatu den lehen itzulitik bigarrenera. Aztertu ziren lasterketa guztietatik (26), soilik bitan izan zen bigarren itzulia lehena baino azkarragoa.(Tucker, Lambert, & Noakes, 2006).


1 Irudia: Erritmo partzialaren bilakaera lehenengo 400 metrotatik bigarren 400 metroetara, munduko errekorra lortu den 800 metroko lasterketetan (Tucker et al., 2006)


  •        Postua bilatzen den lasterketa: Domina bat edo sailkatze postu bat jokoan dagoenean, denborak garrantzia galtzen du, eta postua da garrantzitsuena. Horrelakoetan, beraz, aurkarien posizioaz gehiago kezkatzen gara, eta lasterketa ez da horren azkarra izaten. Erritmoaren bariabilitatea askoz handiagoa da. Gainera, bukaeran erritmoaren gorakada bat gertatzea da normalena. Oso posible da lasterketaren bigarren zatia lehena baino azkarragoa izatea.

Beijing-eko olinpiadetan egindako ikerketa batean, 800 metroko finalistek eramandako erritmoa 100 metroko neurtu zen. Grafiko batean datu hauek 800 metroko munduko errekorra egiteko eramandako erritmoarekin konparatzean (2 irudia) , ezberdintasun handiak daudela ikusten da. Munduko errekorra betetzean erritmoa oso konstantea izan zen, eta progresiboki jeisten joan zela ikusten da. Finalaren kasuan ordea, erritmoa baxuagoan hasi zen, lasterketan zehar aldakorragoa izan zen, eta bukaeran sprint azkar bat eman zen.(Thiel, Foster, Banzer, & De Koning, 2012).

2 Irudia: Beijingeko 800 metroko lasterketan atletek eramandoako erritmo patroia, munduko errekorra betetzeko erabilitako erritmo patroiarekin alderatuta (Thiel et al., 2012)


Guk aldagai hau erabiliko dugu Kevin Lopezen lasterketak analizatzeko. Munduko txapelketako lasterketa guztietan federazioak atleta bakoitzaren 100 metroko denbora partzialak neurtzen ditu. Informazio hau IAAF-ren web gunean lortu daiteke:


 Beste guztietan, kronometratu egingo ditugu lasterketak. Hau ez da horren zehatza, baina denborak lortzeko dugun modu bakarra da.

Ondoren erritmoak aurreko grafikoa bezalako irudietan jarriko ditugu, beraien artean konparatzeko. Arrakasta gehien lortu duen lasterketetan zein erritmo estrategia eraman izan duen argitzen saiatuko gara. Alderantziz, arrakasta gutxien izan den lasterketetan, errtimo estrategia okerrak ere identifikatzen saiatuko gara. Hortaz gain, beste aldagai batzuk har daitezke kontuan:

  •       Erritmoaren bataz besteko aldakortasuna.
  •       Lasterketaren lehen erdia eta bigarren erdiaren arteko konparazioa erritmoan.
  •    Datu hauek, arrakastatsuak, ez hain arrakastatsuak eta txarrak izan diren taldetan banatu,   kointzidentziarik dagoen ikusteko.



Bibliografia:









No hay comentarios:

Publicar un comentario