sábado, 15 de marzo de 2014

ERRENDIMENDU ADIERAZLEAK: Posizio partzialen inguruan egindako azterketak.

Lasterketen analisia egiteko distantzia partzialetan korrikalariak daukaten posizio partziala analizatzea  informazio iturri interesgarria izan daiteke.

Parametro hau bereziki aplikagarria da txapelketa garrantzitsuetako kalifikazio lasterketei begira. Hau da, finalaren aurretik ematen deiren lasterketak, non posizioaren arabera hurrengo lasterketa korritzeko edo zuzenean eliminatuak izateko arriskua dugun. Beste era batera esanda, lasterketa hauetan bukaerako sailkapeneko posizioa (Lehenengo, bigarren hirugarren …), denbora baino garrantzitsuagoa da. Horregatik, lasterketa hauetan taktikak garrantzi handia hartzen du, eta kokapenak.

800 metroko lasterketen kasuan, final laurdeneko lasterketetan lehen hiru atletak sailkatzen dira zuzenean semifinaletarako. Semifinaletan, soilik lehen bi posizioetan sailkatzen diren atletak sailkatzen ziren zuzenean finalerako.

Gauzak horrela, ikerketa batean 800 metroko lasterketan zehar, distantzia partzialetan korrikalari bakoitzak zeraman posizioa neurtu zen. Hau da, 400 metro eta 600 metrotan bakoitzak zeukan posizioa. Hau 2012-ko Joko Olinpikoetako kalifikazio lasterketa guztietan egin zen.


Ondorioa hau izan zen: 400 metrotan eta 600 metrotan kalifikazio posiziotan pasatzen diren horiek amaieran sailkatzeko aukera gehiago dituzte. Bestalde, azkeneko posiziotan pasatzen direnek (7. Edo 8.), ez dute sailkatzeko batere aukerarik izaten. Hori ondorengo taulan ikus daiteke.



Kalifikatzeko probabilitatea 400 eta 600 metroko posizio partzialetan atletak daukan posizio partzialaren arabera.
Guzti honetatik, atletentzako aplikazio praktiko eta aholku batzuk ondorioztatu zituzten ikerlariek:

  • Posizioaz gain, sailkatzeko probabilitate gehiago dituzte marka pertsonal hoberena daukaten atletek.

·         
  •    Oso garrantzitsua da lasterketako 400 eta bereziki 600 metroko distantzian jadanik kalifikazio posizioa baten egotea (1., 2. Edo 3.), sailkatzeko probabilitate askoz gehiago izango ditugulako.


Guk ere gure atletek kalifikazio lasterketa ezberdinetan distantzia partzialetan izan zituzten posizioak batuko ditugu. Gero hauek sailkatu ziren edo ez ikusita, aholku parktikoak egiteko erabiliko ditugu.

Bibliografia:

Renfree., a.; Mytton, G.J.; Skorski, S. & Gibson, A: (2013). Tactical Considerations in the Middle Distance Running Events at the 2012 Olympic Games. Human kinetics.25(6)

Artikuluaren link-a:


No hay comentarios:

Publicar un comentario