lunes, 3 de marzo de 2014

EMAITZAK: Erritmo partzialen azterketaren txostena.

Esan bezala, Kevin Lopezen 22 lasterketatan 100 metro bakoitzeko eraman zuen batazbesteko erritmoa neurtu genuen. Honek dira atera ditugun ondorio nagusiak.


Asteko,beheko irudian ikusten denez, esan beharra dago lasterketa guztiak batera behatuta, ez dugula erritmo patroi komun bat bilatu. Maila ezberdineko lasterketak direlako (batzuk internazionalak eta besteak nazionalak)  eta egoera ezberdinei erantzuten dietenak (semifinalak, finalak, erbiarekin egindako lasterketak…) uste dugu patroi berdineko karrerak ikustea zaila dela. Irudian ere Rudishak lortutako munduko errekorraren erritmo patroia ere sartu dugu gorriz. Baina ez digu ezer argitzen. Hori bai, aipatzekoa lasterketa gehienetan azken 100 metroetan erritmoaren gorakada bat ikusten dela. Datu honek, ordea, ez du ezer berezirik erakusten, lasterkari guztiengan normala delako.

1 irudia

Baina espainiako errekorra lortu zueneko lasterketa banaka Rudisharen munduko errekorrarekin alderatzen badugu, argi eta garbi antzerako patroia jarraitzen dutela ikusten da. Patroi hau nahiko erritmo altuan astea da, gero progresiboki (baina ez drastikoki) txikitzen joango delarik. (2 irudia). Are gehiago lasterketa 400 metroko bi partzialetan banatzen badugu grafikoa, ikusiko dugu nola bietan lasterketaren lehen 400 metroak bigarrenak baino askoz azkarragoak diren (3 irudia). Munduko errekorren inguruan egindako ikerketek ere, patroi hau dela erabiliena diote.

2 irudia

3 irudia

Bestalde, Kevin Lopezek egindako lasterketak bi kategoriatan sailkatu ditugu: Arrakastatsuak eta ez arrakastatsuak. Arrakastatsuak dira irabazi dituen finalak (adibidez), eta kontrakoa sailkapena lortu ez dituenak edo denbora txarrak. Ikus daitekeen bezala lasterketa arrakastatsuetan azken 100 metro azkarragoak egiteko ohitura izan du Kevin Lopezek (4 irudia). Gainera, azkenaurreko partzialarekiko erritmo igoera egin duen lasterketetan arrakasta izan du askotan. Baina azkenaurreko partzialarekiko erritmoa jeitsi duen horietan, aldiz, porrot egin du askotan ( 5 irudia). Horrek Kevin Lopezi buruz askotan esaten dena baieztatzen du: Bukaera azkarra dauka.

4 irudia

5 Irudia
Bukatzeko, lasterketak bi multzotan sailkatu ditugu: Podium postutan amaitutako karrerak edo sailkapena lortutakoak batetik. Sailkatu ez den karrerak edo lasterketa txarrak bestetik. Aldagai ezberdinak aztertu ditugu bi taldetan, eta ondorengoak dira emaitzak (6 irudia):

  • Azken 100 metroak azkarragoak dira lasterketa arrakastatsuetan, bataz beste. Horrek berriz ere Kevinen sprinterako gaitasun hona azpimarratzen du.

  •  Arrakasta izan duen lasterketetan, bataz beste erritmoa aldakorragoa izan dela ikusten dugu. Horrek adierazten digu Kevinek lazterketa zoro eta taktikoetan ondo moldatzeko gaitasuna duela, erritmo aldaketak ondo jasaten dituelarik.

  •  Arrakastadun lasterketetan bataz besteko abiadura, eta ondorioz marka hobeak dira. Emaitza hau logikoa da eta ez du zer esateko handirik. Baina hala ere ezberdintasunak oso txikiak direla esan behar da. Horrek pentsarazten digu, arrakasta lortzearen eta ez lortzearen gako bakarra ez dela denbora; estrategia eta azken sprint on bat egitea ere garrantzitsuak dira.














No hay comentarios:

Publicar un comentario