domingo, 2 de marzo de 2014

EMAITZAK: Posizio partzialen azterketaren txostena.

Kevin Lopezen 22 lasterketa aztertu ditugu 2010. eta 2014. urteen bitartean; 11 kalifikazio lasterketak dira, eta beste erdia, finalak (8) eta bilerak (3). Hauek dira, taula baten laburtuta, lortu ditugun datuak. Posizio bakoitzean zenbat aldiz pasa den adierazten du, 400 eta 600 metrotako distantzia partzialetan.

1 taula
Kalifikazio lasterketak aztertuko ditugu, non posizioaren arabera sailkatzen zaren hurrengo korrikaldirako. Beraz, semifinalak eta final laurdenak ditugu aztergai. Posizioa denbora baino garrantzitsuagoa denez, taktika eta kokapenek papera ezinbestekoa dute.

Neurtu ditugun distantzia partzialak 400m eta 600m dira, ea zein posiziotan igarotzen dituen eta zein postutan amaitu duen lasterketa, beraz, sailkatu den ala ez.

Esan bezala, sailkapen lasterketak 11 dira, horietatik 6tan sailkatu egiten da eta 5etan berriz, ez.

1 Irudia
Sailkatzea lortu ez zuen lasterketetan, %80an ez zen klasifikazio posizioetan igaro ez 400 metrotan ezta 600 metrotan ere. Partzialetan hurrengo lasterketarako txartela lortuta igaro zuen lasterketa bakarra, 3.a amaitu zuena.

2 irudia

Sailkapena 6 lasterketetan lortu zuen, eta datu interesgarriak atera ditugu, ulertu ezin direnak korrikalariaren ezaugarriak ezagutu gabe. 400m-an kalifikazio posiziotan (lehen edo bigarren) %50an igaro zen, eta 600m-an %83´3an.



3 irudia
Kevin Lopezen korrikaldietako ezaugarri bat da sprint oso potentea duela. Aztertu ditugun lasterketetan irteera azkarra dauka, eta ondoren erritmoa jaitsi arren amaiera azkarra dauka, beraz postuak errekuperatzeko gai da.
400 eta 600metrotan zein postuetan igaro den plasmatzen digute ondorengo bi grafikek, eta zein izan den sailkapen portzentaia.


4 irudia
5 irudia
Bi grafika hauetatik ondoriozta genezake korrikalariaren lehenengo 400 metroak ez direla horren adierazgarriak 600 metroetatik pasatzen den posizioarekin alderaturik. Hau da, lehenengo partzialean gai da atzean joanda ere klasifikatzeko. Hala eta guztiz ere, klasifikazio portzentai handienak daude lehenengo postuetan. 600 metroetan aurrean badoa ehuneko handi batean klasifikatu egiten da duen amaierako sprintari esker.

1 comentario:

  1. Lan honek proposatutako errendimendu analisi egokia egiten du Kevin Lopez korrikalariaren azken urteetako datuak era sakon batean aztertzen baititu. Hainbat errendimendu adierazle erabili dituzte eta datu horiekin emaitzen aplikazio egoki bat egin dutela uste dut. Lan hau egiteko web horri ezberdinak, artikuluak… erabili behar izan dituzte; hortaz,hainbat informazio iturriez baliatu dira. Gainera, bideoen erabilerarekin gaiaren hurbilpen handiago bat egitea lortu dute. Nire ustez talde lana egon dela ebidentziak badira, izan ere, biek hitz egin dute aurkezpenean eta biei argi ikusten zitzaien bazekitela zertaz hitz egiten ari ziren. Amaitzeko blogaren formatua argia eta ulergarria iruditu zait, baina hasierako orria faltan botatzen dut. Hala ere, hainbat esteka ikus ditzakegu bertan eta oso erraz aurki ditzakegu landutako atalak.
    Balorazio kuantitatiboa: 8
    Ana Usabiaga

    ResponderEliminar