lunes, 16 de diciembre de 2013

ONDORIOAK

Txostenak aztertuta, Kevin Lopezentzat aplikagarriak izan daitezkeen ondorengo ondorio praktikoetara iritsi gara. Espero dugu aprobetxagarriak izatea.

  • Ez dago erritmo patroi zehatzik. Kevin Lopezek lasterketa motaren arabera zein komeni zaion erabaki behar du.
  • Errekorra edo marka pertsonala lortzekotan, errekorrak hausteko erritmo estrategia erabiltzea da gomendagarriena. Hau da, lasterketa abiadura altuan hasi eta ahalik eta denbora gehienean erritmoa mantentzen saiatzea, gutxinaka txikitu arren.
  • Kevin Lopezek bukaera azkarra dauka. Beraz, lasterketa gehiegi azkartzea ere ez zaio komeni, postu on bategatik borrokan ari denean. Azken 100 metrotara sprintatzeko aukerarekin iristea interesgarria da Kevinentzat, arerio gehienen aurrean.
  • Nahiz eta Espainia mailako txapelketatan areriorik ez duen. Mundu mailako txapelketetan berea baino marka hobea duten jendearekin lehiatu behar izaten da. Lasterketa hauetan batazbesteko erritmo motelagoa eta bukaera azkarragoa duten lasterketak izatea komeni zaiola esatera ausartzen gara. Horregatik, lasterketa hauetan bere esku dagoena egin behar du hasierako metroetan erritmo altuegia izan ez dadin (ez tiratuz, adibidez).
  • Kevin Lopezi hobeto ematen zaizkio erritmo aldaketa asko dituzten lasterketa teknikoak, erritmo konstanteagoan egiten diren lasterketak baino.
  • Gure erritmoaren ikerketak bi hutsune oso handi dituela uste dugu: a)Karrera kopuru mugatua analizatzea.b)Denborak hartzerakoan zehaztasun falta.
  • Kalifikazio lasterketetan, 400 metrotarako eta bereziko 600 metrotarako posizio on batean pasatzea gomendatzen diogu Kevini. Atzerago pasatzen denean, sailkatzeko dituen aukerak asko gutxitzen dira.
  • Postu txar batean pasatu arren , posizioak errekuperatzeko gaitasuna badauka bere sprint azkarrari esker. Gaitasun hau mantentzea gomendatzen diogu. Izan ere, zaila da lasterketa guztietan posizio on bat mantentzea denbora guztian.
  • 400 metrotara aurren pasatzea ez da horren garrantzitsua. Bina 600 metrotarako posizo honaren garrantzia askoz handiagoa da.

6 comentarios:

  1. 2.1 Blog-ean garatuta dagoen lanak ikasgaian proposaturiko errendimendu analisiari erantzuten dio, honela 800m-ko proban errendimenduan erabakigarria diren faktoreen inguruan
    2.2 Errendimendu adierazleen inguruko informazioa lortzerako orduan zenbait artikulu erabiltzen dituzte, kirolaren deskribapena eta kirolariaren testuingurua hobeto ezagutzeko erabilgarriak diren bideoak eta web orriak ageri dira. Bisitaren bat agertzea faltan bota egin dut.
    2.3 Aipatu bezala kirolarien testuinguru ezagutzeko elkarrizketa grabatu batez baliatzen dira eta bere lehiaketa bideoak era eskuragarri dituzte.
    2.4 Talde lana izan den edo ez ebaluatzea zaila egiten zait, baina ez dago ebidentzia argirik talde lana izan ez denekoa, beraz nire ustez talde lana egon behar izan da.
    2.5 Fomatoa goitik behera zuzenean egitea oso erakargarria eta erreza egin zait irakurketa eta azterketa orduan.
    3. Nire balorazio kuantitatiboa: 8,5
    4. Beñat Lavin Monteserin

    ResponderEliminar
  2. 2. Balorazio kualitatiboa
    2.1 Garatutako lana proposatutako errendimendu analisiari erantzuten dio, 800m-tan erabakigarriak izan daitezkeen faktoreak dira.

    2.2 Errendimendu adierazleen informazioa lortzerako orduan, informazio iturri aberatsa erabili dute artikulu ezberdinetan. Bestetik, testuingurua azaltzerako orduan bideoak erabili dtituzte. Web orrialdeak ere egon dira, baina faltan bota dut haiek bisita bat izatea.

    2.3 Bideoak erabili dituzte bere lehiaketakoak hain zuzen eta kirolariarekin izandako elkarrizketa grabaketa bat ere. Hori lagungarria da kirolaria esagutzeko.
    2.4 Taldean lan gin dutela agerikoa izan da, kohesio handia egon da talde barnean, bai informazioa azaltzeko eta bai antolatzerako orduan. Bestetik, instalakuntzetan egindako filman hirurak agertzen dira..
    2.5 Blogaren formatoa eta egitura oso erakargarria iruditu zait,gainera erraza eta ulergarria suertatu zait irakurtzerako orduan.

    3. Balorazio kuantitatiboa: 8

    4. Reiniel Arregi Atxurra

    ResponderEliminar
  3. 2. Ebaluazio kualitatiboa:

    » Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Errendimendu analisiari guztiz erantzuten dio, errendimendu adierazle egokiak zehaztu ostean, atletaren emaitzen analisia eginez. Gainera, emaitzen analisi sakon batean oinarritutako ondorio praktiko interesgarriak zehazten dira.

    » Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Informazio iturri desberdinetatik eskuratzen dute informazioa: artikuluak eta interneteko web-guneak. Gainera, erabilitako web-guneak, atletismoarekin erlazionaturiko web-gune garrantzitsuak dira. Hala ere, beste zenbait artikulu erabiltzea komenigarria izan zitekeen, nahiz eta, agian ez dagoen artikulu gehiegi eskuragarri. Hobetzeko puntu bezala, irudi eta taula batzuen erreferentzia falta aipatu beharra dago, nahiz eta orokorrean, grafiko eta irudien erreferentziak jarri diren.

    » Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...
    IKTen erabilpen egokia ikusten da, irudi, esteka, grafiko eta bideo ezberdinak testuan zehar txertatuz. Gainera, excelaren erabilpena menperatzen dutela ikusten da, hainbat grafiko eta taula sortu dituztelako. Nahiz eta azelerometroaren erabilpena egin duten, egokia izan zitekeen beste gailuren bat erabiltzea errendimendua kuantifikatzeko. Hala ere, aipatu beharra dago, txapelketaren behaketa bideo bidez egiteak asko zailtzen duela kuantifikazioa.

    » Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Bi partaideek lan nahikoa egin dutela ikus daiteke, blogaren diseinu, informazio eta egituraketagatik eta aurkezpenean emandako azalpen sakonengatik. Beraz, argi dago blog honen atzean lana dagoela.

    » Formatua, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Blogaren diseinu orokorra egokia da, begi bista batez aztertzean erakargarria delarik. Hala ere, zenbait akats daude formatuaren aldetik eta egokia izango litzateke horiek hobetzea:
    - Erabilitako letra tipoa ez da berdina blog osoan zehar.
    - Testua justifikatu barik dago zenbait paragrafotan.
    - Zenbait taula eta grafikoren tamaina handiegia da eta blogaren idazteko espaziotik ateratzen dira.

    3. Ebaluazio kuantitatiboa: 8/10

    4. Kerman Quintela Eguiluz.

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, analisia egiteko adierazle egokiak hartu dituzte proba honetarako. Eta era a5rgi batean azaleratu dituzte.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Artikulu interesgarriak topatu dituzte gai honi buruz eta beraiek analizatutako kirolariaren datuak topatu dituzte. Horretaz aparte web gune interesgarriak erabili dituzte, adibidez atletismoko federazioa etab.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?. Ez dut uste beharrezkoa denik erreferentzia gehiago ipintzea.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa... bai, eskura izan dituzte datuak, baina faltan bota dudana da beraiek datuak ateratzea edota beraiek gps bat erabiltzea.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. Talde lana egin dela argi ikusi egiten da, denok parte hartu dute analisia egiten eta denok prestatu dute ondo aurkezpena. Nahiz eta ikus den grafikoak eta datuak aurkezterako momentuan martinek gehiago zekiela. Baina hori normala da martin atleta delako.
    Argi ikusten da grafikoetan analisia egiteko programa espezifikoak erabili dituztela.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da? bloga ez dago era ordenatuan batean eginda, sarrerako orriandean datu asko daude eta hori nahasia da. Horretaz aparte horrialdeak ez daude era argi batean antolatuak.
    Nota: 9
    Izen abizenak: Xabier Diaz Gonzalez

    ResponderEliminar
  5. Balorazio kualitatiboa.

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    • Bai, proba honetan erabakigarriak diren faktoreak eta adierazleak ondo zehaztu dituzte eta ondorio zehatzak eta erabilgarriak atera dituzte.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?
    • Informazio iturri anitz erabili dituzte kirolariaren analisia egiteko. Web orrialde askotatik atera dituzte bideoak eta informazioa txapelketa guztiak analizatzeko.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza?
    • Analisiak behaketaren bitartez egin dituzte eta horrek beharbada zaildu egiten du zehaztasunez lan egitea. Erabili dituzten grafikoak oso adierazgarriak izan dira eta informazio asko eskaintzen dute.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    • Klasean eman duten azalpenenetan oinarrituz eta blog-ean ikusten den bateragarritasuna ikusiz, nabaritzen da lan talde ona egin dutela eta biek gaia menperatzen zutela.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    • Beharbada, blog-a orrialde gehiagotan ez banatzea lanaren alde negatibo bakarra dela uste dut. Modu honetan zailtasunak egon daitezke nahi duzun informazioa aurkitzeko denbora laburrean. Informazioa ondo antolatuta egoteak mesede handia egingo lioke blog-ari. Hala ere, aurkezten duten informazioa oso interesgarria da.

    Balorazioa kuantitatiboa: 9/10
    Jokin Arberas Axpe

    ResponderEliminar
  6. Balorazio kualitatiboa:

    -. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Garatu duen lanak guztiz erantzuten dio proposatzen den errendimendu analisiari. Kirola eta bere testuingurua oso ondo azaltzen dute eta ondoren egindako lana (datu pilaketa, analisia, feedback-a…) eta batez ere ondorioak oso egoki daude landuak, praktikotasunera begira.

    -. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, bai artikuluak zein webguneak. Informazio iturri ugari erabili dituzte eta ez nuke beste erreferentzia berririk gehituko.

    -. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa…

    Irudi, taula, video eta veste hainbat multimedia materialaren erabilera ona, testuari laguntzeko edo datuen justifikazio moduan. Informazioa jasotzeko bideoak eta aurreko artikuluen errebisioetako datuak erabili dituzte, GPS edo bestelako aparailuak erabiliko nituzke jasotako datuak fidagarriagoak izateko, bideoek ematen duten kalitatea horrelako azterketa bat egiteko ez da onena baino oso ondo moldatu direla usted ut. Ez da erraza horrelako froga baten ikerketa asko izatea.

    -. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan denaren ebidentzia argia dago, lan haundia dago honen atzean eta hori ezingo luke persona bakar batek egin hain denbora gutxian.

    -. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Idatzitakoa oso argi eta modu koherente batean antolatuta dago, baina badira puntu batzuk hobetzeko: letra tipoa desberdina da leku batzuetan eta grafiko batzuen tamaian desproportzionatua da blogarekiko. Bestela oso argia da.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Blog honen nire balorazioa 9 puntukoa da, lan sakon bate gin dutelako eta oso ondo aurrera atera dutelako. Interesgarriak izan dira ateratako ondorioen justifikazioak, ni atletismo mundutik natorrela banekizkien ondorio hauek experientziaren bidez baino ez nekien nola justifikatu zitezkeen modu zientifiko batean.

    Izen abizenak: Josu Gomez Ezeiza

    ResponderEliminar