lunes, 5 de mayo de 2014

KIROLAREN DESKRIBAPENA: 800 metroko probaren azterketa



Gure lanaren lehen zatia kirola beraren deskribapenean oinarrituko da. Honetan hasteko, ondorengo horri honetan 800 metroko probak dituen ezaugarriak aztertuko ditugu. Horretarako barne logikan zentratuko gara batez ere, nahiz eta beste egile batzuen arabera lasterketa hau nola sailakatuko genukeen ere aipatuko dugun.

800 metroko froga, parlebasen barne logikatik aztertuta.

Parlebasek kirolen oinarrizko sailapena egiteko hiru irizpide nagusi erabiltzen zituen. Banan banan azter ditzagun, gure kirolaren kasua erabiliz.


  • Espazioa da lehen irizpidea. 800eko froga mutur batean kokatuko genuke etxeko-basati eskalan. Izan ere, froga hau burutzen den eremua guztiz etxekotua, eta beraz ezaguna da (pistako atletismoko froga guztiak bezala). Hala ere, esan beharra dago, pistaren ezaugarriak nabarmenki aldatzen direla neguko denboralditik udakora. Nahiz eta horrek ez duen korrikalariengan batere zalantzarik eragiten (aldez aurretik pistaren ezaugarriak badakizkielako), ezberdintasunak azaltzea komeni da.
    • Pista estalia: Neguko denboraldian erabiltzen da. Pistak 200 metro ditu bira osoan, eta ondorioz lau bira burutu behar dira 800 metroko froga burutzeko. Pistaren bihurguneak peraltatuak izan ohi dira
    • Pista irekia: Udako denboraldian erabiltzen da. Bi buelta behar dira 800ekoa burutzeko, bira bakoitzak 400 metro ditu eta. Haizearen eragina ager daiteke, pista estalian ez bezala.


  • Arerioa: Zer pentsatu gehien eman digun parametroa da hau. Egia da 800 metroko proban lehen 100 metroak kale indibidualetan egiten direla. Kale indibidualetan egiten diren lasterketak (100-ko lasterketa kasu) ez dute lehiakideen arteko komunikazio eta kontrakomunikazio motorrik eragiten. Hau da, arerio baten jardunak ez du zertan ondokoaren portaeran eraginik izan. Baina 800m-ko proban azkenengo 700 metroak kale librean egiten dira. Kokapenak, bultzadek, posizio irabazteak... garrantzia hartzen dute orduan. Beraz, ausartzen gara esatera lasterketa honetan arerioaren presentzia existitzen dela. Kidetasun erlaziorik, aldiz, ez da agertzen.




Beraz, ikus daitekeen bezala, gure proba Parlebasen simplexaren behe-eskuin erpinean kokatuko genuke. Areriodun kirola, baina kide eta espazioak eragindako zalantzarik gabea.

1 comentario:

  1. 2. Bai, guztiz. Lan oso konpletoa da, aspektu guztiak ikutuz eta lanean eskatzen zen guztia betez.
    Bai; bideoak ikus ditzazkegu, weborri desberdinak, bai federazio nazionalenak edo gaiarekin zerikusia dutenak, artikuluak… Ez dakit zer gehiago gehitu ahal izango nuen gai hain ondo prestatua dagoenez eta hainbeste informazioa dagoelako.
    Informazioa kalitate handikoa dela uste dut. 800 metroko probaren xehetasun guztiak agertzen dira, bai frekuentzia, bai denborak, bai lasterketen helburu taktikoa, baita analizatutako kirolariak ere berarengan ez dituen datu eta grafiko batzuk ere.
    Talde lana egin dutela usted ut, hain ondo eginda dagoelako eta hain zabala delako.
    Formatoa ondo dagoela uste dut, fondo irudia egokia da eta abar. Gauza bakarra, orrialde eta sarrerak nola antolaturik dauden ez dut oso ondo ulertzen, batetik bestera joaten saiatzen naizenean ez dudalako beste batzuk aurkitzen.
    3. 9.75/10
    4. Esteban Nuñez

    ResponderEliminar